Programa

Programa

Graduondokoa 60 kredituko master bat da, eta kredituak honela daude banatuta: 400 irakaskuntza ordu + 200 ordu MALa egiteko (Master Amaierako Lana). Irakaskuntzan aurrez aurreko saioak eta saio telematikoak konbinatuko dira. Lehenengoak erdi bana banatuko dira Bilbo eta Donostia artean. Praktikak enpresen eskaintzaren arabera egin ahal izango dira. Graduondokoa gaztelaniaz ematen da.

Bi aditu ikastaro ere eskaintzen dira. Masterraren irakaskuntza eratzen dute, eta modu independentean egin daitezke:

  • Etxebizitza Publikoaren Politika eta Kudeaketa espezialista ikastaroa, 30 kreditu dituena.
  • Etxebizitza Publikoaren Diseinu Aurreratua espezialista ikastaroa, 30 kreditu dituena.

Bi aditu ikastaroak lortuz gero, masterraren titulua ere lor daiteke MALa egin ondoren.

Informazio gehiago UPV/EHUko masterren webgunean.

1. ESPEZIALISTA ETXEBIZITZA PUBLIKOAREN POLITIKAN ETA KUDEAKETAN

1.A. Legedia eta plangintza.
EPren politika eta kudeaketa gaur egungo erronketarako

1.B. Parametro historikoak eta sozialak.
EPren plangintza lurraldean eta hirian
 

1.C. Etxebizitza eta testuingurua.
EPren ingurune fisiko eta sozialera egokitzeko berrikuntza

ESPEZIALISTA ETXEBIZITZA PUBLIKOAREN DISEINU AURRERATUAN

2.A. Legedia eta plangintza.
Aaraudia versus diseinua EPn

2.B. Parametro historikoak eta sozialak.
Diseinu soziala EPn

2.C. Etxebizitza eta testuingurua.
Ingurumen-diseinua eta diseinu jasangarria EPn