Izena ematea

Izena ematea

Izen emateak 2024

Matrikula egin aurretik (abenduaren 10etik 24ra) izena eman behar da masterrean onartua izateko eskatuz. Prozedura berezko masterren eta graduondokoen izena emateko atalean kontsulta daiteke.

Izena emateko, “Graduondoko berezko tituluak” aukeratu behar da, eta honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

  • CVa.
  • Ziurtagiri akademikoa, irakasgai guztietako kalifikazio eta deialdi guztiak adieraziz. Ikasketak UPV/EHUn egin dituztenek ez dute espediente akademikoa eta titulua aurreinskripzio eta matrikula prozesutan aurkeztu behar.
  • NANaren fotokopia.
  • Tituluaren fotokopia.

Izena emateko prozesuari buruz zalantzaren bat eduki edo argibideren bat behar izanez gero, idatzi masteresyposgradospropios@ehu.eus

 Jaitsi IZENA EMATEKO TUTORIALA (PDF)

Baldintzak

Masterrean matrikulatu ahal izateko, unibertsitate titulu bat egiaztatu behar da. Masterra osatzen duten aditu ikastaroetan sektorean esperientzia egiaztatua duten profesionalak onartu ahal izango dira, unibertsitate titulurik ez izan arren, unibertsitatera sartzeko tituluren bat badute betiere. Adituen ikastaroak egiteko eskaera berezi bat aurkeztu beharko da.

Graduondokoa emateko, gutxienez 10 ikaslek matrikulatu behar dute, eta gehienez, 35 onartzen dira. Matrikula eskaerak barematzeko honako alderdi hauek baloratuko dira:

  • Tituluaren egokitasuna (% 25)
  • CV (afinitatea baloratuko da) (% 25)
  • Espediente akademikoa (% 25)
  • Beste batzuk (izen emate ordena) (% 25)

Graduondokoari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan mezu bat idatzita helbide honetara: info@masterviviendapublica.com

Matrikula

Matrikulak abenduaren 10etik 24ra egingo dira.

2022 ikasturterako masterreko matrikula-tasa 2.700 eurokoa izango da, gehi kudeaketako administrazio-gastuak.

Halaber, espezialista-ikastaroetarako tasa hau izango da:

  • Etxebizitza Publikoaren Politika eta Kudeaketa: 1.350 €
  • Etxebizitza Publikoaren Diseinu Aurreratua: 1.350 €

Tailerrak, halaber, independenteki egin daitezke, unibertsitate-hedapeneko ikastaro gisa:

  • SOL89 tailerra (Bilbo, ekainaren 24tik 29ra): 350 €
  • HARQUITECTES tailerra (Donostia, irailaren 23tik 28ra): 350 €

Deskontua

Ikasketak UPV/EHUn egin dituzten eta EHUalumni-n erregistratua dauden ikasleek % 3ko deskontua izango dute matrikulan.

Bekak

  • Matrikula osoko 2 beka 22/23 edo 23/24 ikasturtean matrikulatutako Arkitektura Unibertsitate Masterreko ikasleentzat
  • EHAEOko elkargokideentzako matrikula erdiko 4 beka.
  • Matrikula erdiko 4 beka, ikasle guztientzat irekiak.

(posta elektronikoz eskatu nahi izanez gero, curriculuma erantsita, 2024/01/17ra arte, egun hori barne)

Matrikula epeak eta murrizketak

Matrikula tasen ordainketa zatituari, exentzioari eta murrizketari buruzko informazioa eskuratu daiteke UPV/EHUko berezko masterren eta graduondokoen webgunean.