UPV/EHUren Etxebizitza Publikoan Kudeaketa eta Diseinuko Masterra

Etxebizitza Publikoan Masterra

Programa

60 kredituko eta bi aditu ikastaroko masterra

Profesionalak

Ezagutu esperientzia handiko gure profesionalen taldea

Izena ematea

Epea 2022eko maiatzaren 23an irekiko da

Koordinazioa

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa (UPV/EHU)

Egutegia

Hasiera: 2023ko urtarrila
Amaiera: 2023ko abendua

Irakaskuntza

Telematikoa eta aurrez aurrekoa
(Bilbo eta Donostia)

Egitura

Berezko Masterra
Espezialista Ikastaroak

Matrikula

2022ko abendua

Etxebizitza publikoan espezializatutako graduondoko bat

arlo askotariko profesionalentzat.

Master-Vivienda-Publica9

Etxebizitza birformulatzea

Gizartearen aniztasunari eta eskaera berriei erantzun jasangarri bat eman nahi zaie, eta horretarako behar diren profesionalek askotariko gaitasunak eduki behar dituzte: lurzorua eskuratzeko, antolatzeko eta hirigintza kudeatzeko gaitasunetatik hasita birgaitzeko eta eraikuntza eta hirigintza jasangarrirako gaitasunetara.

Zeharkako prestakuntza

Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk prestakuntza akademiko aniztuna proposatzen dute, Babes Publikoko Etxebizitzen gaietan berrikuntza eta kalitate maila gorenak biltzen dituena. Prestakuntza horrek kudeaketa ezagutzak uztartzen ditu diseinu eta garapen teknikoari buruzko analisi, ikerketa eta trebetasunekin, babes publikoko etxebizitzen arloan.

Erreferentziako titulu bat

Etxebizitza publikoaren kudeaketa eta diseinuaren arloko pertsona prestigiotsuen eskutik, irakaskuntza eskaintzak bere egokitasuna eta egungo arazoekiko lotura bermatzen du, edukiak eta Eusko Jaurlaritzaren politikak koordinatuta.

Espezializazioa eta integrazioa

Prestakuntzaren bidez, tituludunak, hots, prestakuntza handiko teknikariak Etxebizitza Publikoaren diseinu eta sustapenaren edozein arlotan parte hartzen duten eragileak biltzen dituzten egituretan txertatu nahi dira: arkitektura eta ingeniaritza estudioetatik hasita, aholkularitza eta sustapen enpresetara, tartean, inplikatutako administrazioak ere sartuta.

Master-Vivienda-Publica8