Norentzat

Norentzat

Masterraren helburua da prestakuntza handiko teknikariak prestatzea, Babes Publiko Etxebizitzaren desafio berriei erantzun diezaieten, gizarte beharren, politiken eta araudien ezagutzatik hasita, soluzio arkitektoniko berrien diseinura eta exekuziora, edo lehendik dauden eraikinetan esku hartzera.

Graduondokoa EPren kudeaketa eta diseinuaren arloan esperientzia duten profesionalentzat edo tituludun berrientzat da: zuzenbidea, ekonomia zientziak, zientzia politikoak, arkitektura, arkitektura teknikoa, ingeniaritza…

Master-Vivienda-Publica15

Irteera profesionalak

Prestakuntza honek gaitasuna ematen du tituludunak Etxebizitza Publikoaren diseinu eta sustapenaren edozein arlotan parte hartzen duten eragileak biltzen dituzten egituretan txerta daitezen, arkitektura eta ingeniaritza estudioetatik hasita, aholkularitza eta sustapen enpresetara, tartean, inplikatutako administrazioak ere sartuta, gerta baitaiteke BPEn kudeaketan eta diseinuan prestakuntza maila handia duten langileak behar izatea.

Titulu hau aukeratzeko lau arrazoi

  • Zeharkako prestakuntza bat eskaintzen du, kudeaketa ezagutzak uztartzen dituena diseinu eta garapen teknikoari buruzko analisi, ikerketa eta trebetasunekin, babes publikoko etxebizitzen arloan.
  • Estatuan bakarra eta erreferentea izan nahi du, eta haren egokitasuna eta egungo arazoekiko lotura bermatzeko, edukiak eta Eusko Jaurlaritzaren BPEren arloko politikak koordinatzen ditu.
  • Irakasle gisa, BPEn kudeaketa eta diseinuaren arloko erreferente prestigiotsuak dauzka.
  • Teoria, praktika, adituekiko harremana eta bisitak uztartzen ditu, eta horien bidez ezagutza aurreratu sakona lortzen da eskaera handiko gaien inguruan, hala nola gizarte beharrak, etxebizitza tipologia berriak, energia eraginkortasuna, jasangarritasuna eta eraikuntza industrializatua.

Graduondokoari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan mezu bat idatzita helbide honetara: info@masterviviendapublica.com