Martxoaren 23an, 12:30etik 14:00etara, UPV/EHUko Arkitektura Eskolak 2022ko Master Eguna ospatuko du, eta bertan aurkeztuko dira ikastetxeak eskaintzen dituen master guztiak.
Hurrengo estekan jarraitu ahal izango duzu jardunaldia bertaratu gabe: https://ehu.webex.com/ehu/j.php?MTID=m795f511db777dc4f970777eb5a579e6e
Aurkezpen-programa ondorengo hau izango da:
- 12:30 Arkitekturako Unibertsitate-Masterra
- 12:45 Gastronomia Espazioetako Diseinu Masterra
- 13:00 Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinu Masterra
- 13:15 Fatxada Arinetako Masterra
- 13:30 Etxebizitza Publikoaren Masterra
- 13:45 Birgaitze eta Ondarearen Masterra